Panela:
Programa eta izaera:
Urdaibain bere biziko garrantzia du urak, mareen izaera ingurua baldintzatzen eta aldatzen dute etengabe. Proiektuan, uraren presentzia ezinbestekotzat hartu izan da eta piszina naturalen barne garatzen da dena.
Hormigoizko 14 bolumen biltze dituzte hurrengo programa:
_Taberna 200m2
_Piraguen biltegia 85m2
_Informazio bulegoa 28m2
_Aldagela, dutxak eta takilak 90m2
_Komun publikoak 65m2
_Mediku gela 18m2
_Jatetxea
_Piszina naturalak
Piszinak altuera ezberdinak hartzen dituzte kota zerotik gorako plataformen edo beherako zuloen bidez, modu honetan eta muro batzuen laguntzaz, bertan ura gelditzea eta berriztea marea gora datorrenean posible izango da. Altuera joko horrekin zerbitsu emango zaio izaera ezberdinagoko erabiltzaileei, lasai egoteko, saltatzeko, jolasteko edo umeekin egoteko batik bat, sakonera maximoa 8.5m koa izanda eta minimoa aldiz 1m koa.
Eraikinak txertarik daude piszinen barnean, zenbaitek urarekin kontaktuan egonda zulo eta akuarium moduko gela batez tabernaren kasuan. Bertikaltasuna azpimarratu nahi da nagusiki eta horretarako hormigoizko bolumen simpleak dira, txikiak eta garaiera handikoak, barneko izaera ilunaz, argiztapena luzernarien bidez lortuz modu naturalean soilik, sentzasio eta sentimendu ezberdinak sortuz.
Bolumenetara ailegatzeko hondartzaren mailatik pasarela bat baliatzen da, eraikin guztietara sarrera emanez eta piraguen alokairuan bukatuz, garraio mota hau urdaibain indarra hartzeko gogoaz. Taberna eta informazio bulegoa izango dute soilik sarrera kaleko maila beretik.
a-a' ebaketa |
b-b' ebaketa |
c-c' ebaketa |
d-d', e-e', f-f' eta g-g' ebaketak hurrenez hurren |
Maketaren argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario