miércoles, 10 de noviembre de 2010

136 ordu eta 48 minutu, 4 segundu...

      Broad Sustainable Building empresak, bere gaitasun teknologikoa erakutsi zuena Shangaiko Expoko pabiloia eraikitzerakoan, record berria lortu du eraikuntzaren arloan. 15 solairuko Ark Hotel berriaren egitura altxatzeko 46 ordu baino ez dituzte erabili, nahiz eta fatxadarako bikoitza erabili den, lau egun inguru estaldura gauzatzeko.
      Nahiz eta eraikuntza oso denbora laburrean gauzatu, BSB enpresak ziurtatzen du segurtasun neurri guztiak betetzen dituela, lurrikaren 9. nibelarekiko erresistentziaz batera, bere egitura diagonalaren errefortsuari, pisu gutxiari eta altzairuzko eraikuntzari esker.
      Gainera, eraikuntza elementuen kopuruaren sei aldiz gutxiago erabiltzen dira, askoz arinagoak izanik (250 kg/m2)  tradizionalak baino (1.500 kg/m2).
       Solairu eta hormak zurrunak dira, hermetikoak eta insonorizatuak, arruntaren 5 aldiz handiagoa den eraginkortasun energetikoa eskainiz, 150mm ko isolatzaile termikoari esker horma eta zabaietan, plastikozko lehio hirukoitzak, kanpo eguzki babesa eta isolamendu termikoa temperatura mantentzeko.
       Sei garabi erraldoi erabili izan dira etengabe solairuen egitura osatzen duten modulo bakoitza igoarazteko eta etengabeko eraikuntza izan da 6 egunetan zehar txandakako 200 langilerekin. Izan ere, zimentazio lanak eta lurraren preparazioa ez dira epe honen barne hartzen, hauetan hilabete batzuk eman baitituzte.
Ark Hotel Building construction timelapse 远大可持续建筑 2天建成15层楼 from Differentenergy on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario