domingo, 26 de septiembre de 2010

"Paisaia ideia gisa" exposaketa

     Exposaketaren hasieran Robert Malpasek eginiko land art mugimenduari buruzko definizio batek sarrera ematen digu:
     "Land art is related to conceptual art (and is a part of it). Much of land art consists only in photographs, memories, words, various texts which art not the land itself. works that can be seen and those that are hidden or invisible have the same importance for the artist."

       Land art mugimendua hasten 60. hamarkadan, arte mundua aldatzen saiatuz batera, ordurarteko arte elitistaren kontra, museoetan egiten denaren aurka, artearen komertzializazioaren aurka modu batean eta naturaren suntziketaren kontra manifestatuz. Honen bultzatzailea Agnes Denes daukagu, arte ekologikoaren sortzailetako bat, mundua nola suntzitzen dugunaren kontzientzia duena.

      Land art naturan egindako interbentzioak dira azken finean, eta natura bezala, aldakorrak gertatzen dira, horrek eragiten du, zenbaitetan soilik geratzea hauen arrastoa dokumentu edo argazkietan. Artistek interbentzioetan natura ez kaltetzen saiatezen dira, soilik topatutako elementuak mugitzen dituzte gauz ezberdinak errepresentatuz, bere aztarna pertsonala utziz. Honen adibide daukagu Richard Longek errepresentatzen duen "Naturaranzko bidea", hartzen ditu naturan aurkitutako egur zatiak eta bide bat osatzen du. Hauxe da ezposizio aretoan ageri den obra bakarra, besteak bitrinen atzean agertzen dira edo dokumentu edo argazki soilak dira, land art mugimenduaren kontraesanean jausten dela dirudi.
      
       Baina, baldin eta  naturan atxikitako obra bat den zergaitik ez ikutu edo moldatu naturak egingo lukeen modu berean? Ez litzateke naturalago gure instintoa jarraitzea eta makiltxo bat tokiz mugitzea? Azkenean kontraesan batean erortzen dira mugimendu honetako artista edo obrak, hasieran zeukaten helburua, arte mota aldatzea, ez da betetzen, bitrina atzeko arte bihurtzen da berriz ere, ikutzekoa baizik...

    

No hay comentarios:

Publicar un comentario