Urte honetan nahiko nukeena, burutu beharreko lanak ez sentitzea "behar" baten modukoak direla, baizik eta gogoz eta ilusioz gauzatzekoak, garatzean ez sentitzea egin beharreko edo expedientea betetzekoak eginak direla, gozatzekoak baizik.
Eskainitako lan tresna berria, bloga, herraminta oso lagungarria eta positiboa izan daitekeela dirudi. Horrek, modu batean edo bestean, gure lanak hobetzera bultzatuko gaitu eta ikaskideen lanak ikusiz ikastea eta hobeto ulertzera eraman ahal gaitu. Gure hartean eskegitako berriek jakinmina sortuko dute eta gure ikuspegiak zabalduko ditu. Gainera irakasleen ikuspegiaz aparte interesgarria deritzot beste arkitekto eta ikasle ohi eskainitako hitzaldiak, ikuspuntu oso desberdinak ageri daitezkeelako...
Bukatzearren, espero dut 4. mailako ikasle ohiek dioten bezala : "gozatzeko urtea" izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario