Ereñoko harrobian burutuako explotazioak generatutako izaera eta paisaia berezia da. Egunerokotasun eta ekitaldi masiboetarako erabilera bultzatzerako orduan hurrengo ideietatik abiatu izan da:
- Jasangarritasuna
- Irisgarritasuna bermatzea
- Bertako baliabideen aprobetxamendua
Bertako plataforma nagusietara ailegatzea bermatu da, bide sare bat osatuz. Alde batetik, oinezkoen ibilbidea eta bestalde mugimendu azkarragoa bermatuko dituzten tramankuluak, malda eta desnibelak salbatuko dituztenak.
Ekipamenduak kokatzeko abandonatuak dauden etxoletan egingo dira; sorospen gela, komunak ,aldagelak. eta konsigna.
Eguneroko erabilerarako kirola hartu izan da abiapuntu, aipatutako morfologiak baimendutako zenbait kirol egiteko aproposak dira. Kanpoko kirolak, naturan zehar egiten direnak, guneen baldintza egokiak aprobetxatuz (rappel, eskalada, tirolina,...).
Hauek beharrezkoak izango dituzten euspenak plataformetan kokatzen dira poste batzuen bitartez, gainera, babes modura funtzionatuko dute plataformetan zehar eta ekitaldi berezietarako estalkiak eskegitzeko baliatuko dira.
Jasangarritasuna eta irisgarritasuna bateratuz, sistema bat proposatzen da igo eta jaisteko plataforma ezberdinetatik. Norberak bere energia propioa erabiliz mugiaraziko da bizikleta bati eraginez eta horrek poleak eta engranaiak mugiaraziz. Sistema honek beraz ez du behar kanpo energiarik eta jasangarria izango da inguru giroaz. Gunearen forma eta izaerari moldatuz joango da mugimendua gauzatzeko.
Maketaren zenbait argazki:
No hay comentarios:
Publicar un comentario