lunes, 20 de diciembre de 2010

AURRE ENTREGA

Katalizadore moduan funtzionatuko duen enpresa okintzan oinarrituko da, aintzinako jarduera ekonomiko nagusienetakoa berreskuratuz; garia eta artoaren landaketa. Urdaibain zehar dauden landa lurrak erabiliko dira eta kooperatiba modura funtzionatuko da, herritar bakoitzak bere garia edo artoa landatuz eta eramanez enpresaren parte bihurtuko zen.
Zerealen lanketaz lehengaia lortuko da irina egiteko. Hauxe lortzeko, mareen bidezko ur erroten bidez lortuko da. Honetarako presa bat egin beharko da aurreko entrega eta bideotan azaltzen den moduan funtzionatzen baitu.


Enpresa honek inguruko jarduera eta historiarekin zerikusia dauka eta indarrezko babesa aurrera eramateko. Alde batetik, ontziolen lantegiak kokatuko dira inguru horretan, egurra lehengai moduan erabiltzen dutenak,  egurra erabil daiteke baita ere labean erretzeko, egitura moduloa osatzeko,.. eta hauek sortutako bukaerako zenbait produkto lehengaia zein bukaerako produktoak garraiatzeko balio dute.
Bestalde, animalien hondakinak erabil daitezke garia eta artoaren landaketaren ongarri moduan, eta hauetatik lortzen diren elikagaiak okintzan erabiltzekoak dira baita ere.
Ekojatetxearen ekoizle izan daiteke baita ere, bertara zenbait produktu eramanez.
Azkenik ogia herrietatik eramango da furgonetraren bidez saltzeko eta Gernikako azokara, Urdaibaiko ogiaren berezko izendapena lortuz.


.

Modulo baten erabileraz garatuko da eraikina, honetan zenbait aldaketa eginik forma ezberdinak lor ditzazke. Desmontagarritasun erraza du gainera eta eraman daiteke trenbidea bagoi batean.

 

Teilategiaren fabrika zaharra bere baitan hartuko du, funtzio bat emanez, eraikinari exposizio eta ikastaro zein hitzaldietarako gune bihurtuz eta bestalde tximiniari erabilera emanez ogi labearen keak kanporatzeko.
Lantegian jarduera ezberdinak garatuko dira, alde batetik biltegiak, langileentzako guneak, amasaketa guneak, innobazio tailerrak, bulegoak, denda eta labeak.
Errota geratuko da eraikin nagusitik aparte itsas aldean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario