viernes, 20 de mayo de 2011

Isla Bekoa _ Kooperatibaren gauzatzea

PANELA:





ANTOLAKETA:
Hasierako proposamena Islarentzako kooperatibaren gautzatzea bazen ere, eskala handiago baterako erantzuna emateko nahia izan dugu. Inguruko ezaugarriak kontuan hartuz, funtzionamendu eskema bat gauzatu dugu, baldintzak hurrengoak direlarik:
Nukleo finko bakoitzean ekintza nagusi bat finkatzea eta horri zerbitzu emanez, inguruko guneak antolatzea.


 
Gaur eguneko etxebizitza egoerari ere erantzuna eman nahiko genioke.
Gure kasuan hurrengoa betetzea eskatu diogu:
kooperatiba barnean tipologia desberdineko etxebizitzak proposatu ditugu, "reinsercion social-ekoak" deitzen ditugunak gazteentzako, bikoteentzako,.. eta abar.


Gune zentralean erabilera publikoa eta etxebizitzakoa (pribatuagoa) dena, bateratu ditugu inguruko baserrietan eta atxikietan, etxebizitzak proposatuko lirateke, urdaibaiko eskalaraino heldu arte. Auzolagun bilketa bakoitzean, gune bateragarri bat egonik, inguruko baserriek, kasuan kasuko jarduerak bideragarri egingo zutelarik.

Bestetik, kanpoko jendea erakartzeko funtzio bat proposatuko da, Islako gunean, jatetxea proposatzen da, ardien kooperatibaren arloa sustatzeko eta horretarako hiltegi bat gauzatuz.

Azkenik katalizadorea bideratzeko komunikazio eta espazio publiko egokia bilatzen da, bertako izaerari erantzun beharko liokeena. erabilera urbanoarekin harremanetan jartzerakoan, izaera bateko espazio publikoa proposatzean dugu eta gune ruralago batean espaziogune irekiagoa eta proposamen berriak sortzea, hala nola, baserritarrak harremanetan jartzeko kutxakoak.




ESPAZIO PUBLIKOA:
Espazio publikoaren kutxatxoen artean ierarkia bat nabarmentzen da, batzuk funtzio bat betetzen dute kooperatibaren barne, hala nola biltegi edo elkartruke kutxak. Hauek desberdintzen dira besteengandik itxiak direlako, espazio publiko eta aisialdiaren parte direnak berriz, plataforma eta eserleku batez osaturik daude, eta inguruko ikuspegietara orientaturik kokatzen dira.
Kutxek ibilbide bat markatzen dute eraikinerantz, espazio publikoa eta pribatuaren sarrera ezberdinak markatuz, funtzioen arabera.


Hurrengo diagraman ikus daiteke espazio ezberdinak duten garrantzia funtzioaren arabera eta bertan emango liratekeen komunikazionagusiak.


ERAIKINA ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN ARTEKO KOMUNIKAZIOAK:
 Komunikazioak arrapalen bidez gauzatzen dira, eta ibilbide ezberdinak daude aipatutako pribatutasunaren arabera.
Ardiek berebiziko garrantzia dute antolaketan, bere inguruan gertatzen baitira kooperatibaren jarduera nagusiak eta kutxen eta espazioen loturan ardatz garrantzitsu bat markatzen dute.


ASANBLADA ERAIKINA:
Eraikinaren birmoldaketan barnekaldea hustu eta estalkia kendu egin zaio programa berri bat planteatuz.
Alde batetik estantzia publikoak egongo dira; jatetxea, erakusketa gunea, aretoa, asanbaldarako gunea eta bulegoak.
Beste alde batetik gune pribatuak egongo dira, etxebizitzak eta gune pribatuak baina gune publikoen zerbitzurako direnak; sukaldea, hiltegia.






 

ERAIKUNTZA SISTEMA:
Baserri zaharra izanda, horma zurruntzeko beharra ikusi da barnekaldea hustutzerako orduan, harrizko horma hormigoizko kaltza batzuez inguratuz. Eraikinaren atxiki berriak hormigoizko zimentazioa eukiko dute eta erdi lurperaturik dauden espazioak hormigoizko gorputza izango dute baita ere.
Goiko bolumenetan, "Platform sistem" erabiltzen da zur laminatuzko modulo guztiak egiteko. Egitura nagusi bat dago zur xafaltuaz eginikoa tarteak 5 edo 3 metrokoak izanik eta horri bigarren mailako egitura bat atxikitzen zaio. Modulo eta blokeen muntaia erraza da. Platform frame-eko bloketxoen loturak tirafondoen bidez egiten dira eta pieza aurrefabrikatuak erabiltzen dira. Egitura eta kanpoko estaldurak maila berean gelditzen dira, isolamendua tartekatzen delarik igokari eta langeten artean aprobetxatuz egurra isolatzaile ona dela. Plano horizontaleko eta bertikaleko isolamendua bat egiten dute habexkak apoilatzen diren gunean.



IZAERA BIOKLIMATIKOA:
Estrategia bioklimatikoak erabiltzen dira eguzkiaren aprobetxamenduaz eta bentilazioaren auzia kontutan hartuta. Inertzia termikoa lortzeko asmoz, bi sistema erabiltzen ditugu: alde batetik, polikarbonatozko itxiturak, eguzkiaren kaptazioa lortzen du, neguan beroa pilatuz " negutegi efektua". Udan, berriz, egitura motorizatu batzuekin, polikarbonatuzko xaflak irekiko dira aire korronteak eraginez "tximinia efektua". Estalki honek, barneko banaketari erantzuten dio, jatetxeari onurak ekarriz, ura eta klimarekiko babesa lortuz.
JATETXEA:
Eraikinaren gune garrantzitsuenetakoa jatetxea da, Islako produktoak sortzeari eta erabiltzeari indarra gehitzen diona. Bertan aukera dezakezu zein ardiko produktoak kontsumitu eta bertan prestatuko dizute. Baina aukera dago ardia ez hiltzeko eta apadrinatzea, bere produktuak lortuz trukean (esnea, gazta, yogurrak,..).

 
Jatetxea ardiekin kontaktua bilatzen du, kanpoko lurmaila baino beherago kokatua dagoelarik, mahaia kota berean geratzen da eta ikuspegia zuzenean kanpo belar eta ardiekin topo egiten du.

  
ESPAZIO PUBLIKOAREN SENTSAZIOA:
 


lunes, 18 de abril de 2011

ESPAZIO PUBLIKOA + ANTOLAKETA ZEHAZTEN

Aurreko entregan 1 mailako baserriak finkatu genituen, bakoitzean zein erabilera gauzatuko lirateke erabakiz.

Espazio publikoaren konfigurazioan ibiliko gara oraingo honetan.
Egindako hesien, erabilera eta antolaketa azterketen ondorioz, 2 gune nagusi daudela ikusi dugu, eta horiek antolatzeko espazio nagusirik ez dagoela ikusi. Gure proiektuaren ideia teorikoa, baserrien arteko elkartrukea sustatzea bada, espazio publiko horrek elkar harremana behar du.



2 ardatz nagusi egongo dira:
_zehaztutako 2 guneak batuko dituen ibilbide publiko bertikala, asanblada eraikin nagusia bere barne hartuko duena.
_ardien errotazioa bieratuko duen ibilbide publiko mugatua.


Egitura eskema hurrengoan datza; erdigune batetik, maila kontzentriko desberdinak haziko dira, terrazak sortuz, topografiari men eginez. Terrazak ingurua moldatuko dute, ibilbide bat proposatuz, 
Islara gerturatzen denarentzako erraz uler dezan zeintzuk diren Islako gune nagusiak.




 Bestetik,  koperatibaren beharrak ikusita, asanblada nagusiko programa finkatu dugu, gune publikoko bloketxoekin batera. Asanbladan, Islako antolaketa nagusirako beharrezko ekintzak burutzeko espazioak sortuko dira, ardiak izango direlarik antolaketaren ardatz nagusia.



Oinean eta ebaketan landuko dugu programa hau, baserri zaharraren birmoldaketa eta berrantolaketa gauzatuz programa berria funtzional eta adierazgarri bihurtzeko asmoz.



Espazio publikoa antolatzen duten blokeak tipologia desberdinekoak izango dira beharren arabera, batzuk erantzun zuzena izango dute kooperatibako ekintzekin, besteak berriz bisitarientzako antolatuak izango dira, begiraleku bezala erabiltzeko adibidez...
Blokeak, gune publikoa konfiguratzeko erabiliko dira alde batetik, altura desberdineko terrazetatik jaisteko eta bestetik begiraleku bezala erabiliko dira...
Horietako batzuetan, arestian azaldu dugun moduan, kooperatibistek ateratako produktuen trukea gauzatu ahal izango da, hala nola, frutak, barazkiak eta ardien produktuak .

Terrenoaren moldaketa:
Espazio publikoaren ikuspegia orokorrak:








Kutxek 1,5 ko egitura modulua izango dute, eta beharrezkoa denean , kutxak gainjarri ahalko dira, muntaia erraza baitute, lurrean apoiatzen dena soilik.

kutxa bakoitzak zentzua emango dio bertikalean doan ibilbideari, gauzak gertatzen diren ibilbide aktiboa izanik, kutxa erabilgarriak sortuz:






Blokeak jartzeko orduan, baldintza desberdin batzuk hartu ditugu kontuan, bistak eta erantzun funtzionala izan ditzaten.
Bista desberdinak aukeratu ditugu, kutxak hoietara bideratuta izango direlarik:


1_tipologia:
terrazak soilik, gune estrategikoetan jartzen direnak.

         
 2_tipologia:
begiralekuak_arteaga eta ardien landak.

          
3_tipologia: ardien hautaketa:

            
5_tipologia:
begiralekuak_landak eta padurak




lunes, 28 de marzo de 2011

Islako azterketa

Orain dela bi aste Islako auzora urbildu ginen. 
Bertan bertako auzotar kuxkusero jator batekin topo egin genuen, eta bertako idei orokor bat eman zigun, baserri bakoitzaren laburpen historiko bat eginez.

                                  


Hurrengo ondorioak ateraz:
    - Bertako bizilagunak gutxi ziren 
    - Euren arteko espazio publikoak oso murriztuak eta kaskarrak ziren 
  


  

ISLAKO AZPIEGITURAK
  
HESI ETA JABETZEN AZTERKETA